Musika
Donostian
Olatu Talka Jaialdiari amaiera eman diote Beethovenen doinuek
Erredakzioa
Abesbatzek, musika taldeek eta bestelako artistek Alderdi Eder Parkean izan den kontzertu berezi batean hartu dute parte, Donostia 2016 Hautagaitza babesteko jaialdiaren barnean.
Donostia 2016 Hautagaitza sustatzeko, Donostiako Udalak antolatutako Olatu Talka Jaialdia agurtu egin dute. Amaiera borobila eman diote jaialdiari igande arratsaldean, Donostian bertan izan den kontzertuarekin.
Bertan, La Oreja de Van Gogh bezalako musika taldeak, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia eta Donostialdeko musika eskolak eta Musikene izan dira protagonistak. Europar Batasuneko himnoa den Beethoven musikagilearen Alaitasunaren Oda interpretatu dute. Mikel Laboaren Txoriak Txori kantarekin amaitu da emanaldia.
Ekitaldi hau Alderdi Ederreko parkean arratsaldeko 19:00etan izan da. Karlos Arguiñano sukaldariak eta Oscar Terol umoristak burutu dituzte aurkezle lanak.
Milaka lagunek hartu dute parte azken hiru egunotako Olatu Talka Jaialdiaren ekitaldietan. Mota guztietako publikoari zuzendutako antzerki, dantza, literatura eta argazkilaritzarekin erlazionatutako ekimen kulturalek osatu dute egitaraua.