Musika
Azkena, azaroaren 22an
Oskorrik zazpi kontzertu emango ditu agur biran
N.V. | eitb.eus
Folk taldeak Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Maule eta Bilbo bisitatuko ditu taldearen ibilbideari azkena jartzeko kontzertu sortan, irailaren 6tik azaroaren 22ra.
Agurra iragarri ondoren, Oskorri taldeak jarri ditu dagoeneko zaleei adio esateko hitzorduak. Irailaren 6an Getxon hasita, zazpi kontzertu emango dituzte 3.000 emanaldi baino gehiagoko zerrenda ixteko:
Getxon, irailaren 6an, 20:00etan, Getxo Folk jaialdian
Baionan, urriaren 10ean, 18:00etan, Lauga Kiroldegian
Gasteizen, urriaren 17an, 20:30ean, Aitzina Folk jaialdian
Donostian, urriaren 25ean, 20:30ean, Victoria Eugenian
Iruñean, azaroaren 7an, 20:00etan, Baluarten, Nafarroa Oinezen alde
Maulen, azaroaren 14an, 18:30ean, Jai Alai frontoian
Bilbon, azaroaren 22an, 19:30ean, Arriaga antzokian
Oskorrik 45 urteko ibilbide oparo eta etengabea itxiko du horrela. Gabriel Arestiren hauspo zorrotz eta bortitzaren laguntzaz diktadurapean jaiotako proiektuak 3.000 kontzertu eman eta 500 kantu grabatu ditu harrezkero.
Euskal tradizio literario eta musikala denon eskura jarri du taldeak ia mende erdiko ibilian, eta euskal belaunaldi askoren soinu-banda izan da.