Literatura
Euskadi Literatura sariak
Euskadi sariak, Iban Zaldua, Inazio Mujika eta Daniel Inerarityrentzat
Iban Zalduak, Iban Barrenetxeak, Xabier Olarrak, Arantzazu Royok, Sara Morantek, Inazio Mujikak eta Daniel Innerarityk jaso dute, besteak beste, Euskadi Literatura saria.
2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte. Iban Zalduak euskarazko haur eta gaztea literatura saria eskuratu du, Iban Barrenetxeak gaztelaniazko haur eta gazte literatura saria, Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok euskarazko literatura itzulpen saria, Sara Morantek literatura lanaren ilustrazioa saria, Inazio Mujikak euskarazko saiakera saria eta Daniel Innerarityk gaztelaniazko saiakera saria eskuratu du.
Falta diren sariak bi dira, poesía eta narrazioa, sarituko dituen euskarazko eta gaztelaniazko Euskadi sariak. Bihar jakingo ditugu, Bilbon. Eta sariak azaroaren 14an banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoan.
Euskadi Literatura sariak 2012:
Euskarazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN ZALDUA GONZALEZ
Izenburua: Azken garaipena
Argitaletxea: Euskal Herriko Ikastolak
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN BARRENETXEA BAHAMONDE
Izenburua: El cuento del carpintero
Argitaletxea: A buen paso
Euskarazko literatura itzulpena
Irabazlea : XABIER OLARRA LIZASO
ARANTZAZU ROYO MANTEROLA
Izenburua: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)
Argitaletxea: Igela
Literatura lanaren ilustrazioa
Irabazlea: SARA MORANTE
Izenburua: La flor roja
Argitaletxea: Nevsky Prospects
Euskarazko saiakera
Irabazlea: INAZIO MUJIKA IRAOLA
Izenburua: Xabier Lete (auto)biografia bat
Argitaletxea: Alberdania
Gaztelaniazko saiakera
Irabazlea: DANIEL INNERARITY GRAU
Izenburua: La democracia del conocimiento
Argitaletxea: Paidos