Itxi

Literatura

Sariak

Olatz Mitxelena eta Harkaitz Cano saritu ditu Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak

N. V. | EITB Media

Kritikarien batzarrak urteroko sariak banatu ditu asteburuan, Ferrolen.

  • Olatz Mitxelena idazlea

    Olatz Mitxelena idazlea

AECL Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak Espainiako Kritikaren Sarien irabazleak iragarri ditu asteburu honetan, Ferrol Coruñako herrian, eta euskaraz Olatz Mitxelena (narratiba, Arrain hezur bat eztarrian) eta Harkaitz Cano (poesia, Ulu egiteko bolondres bila) aukeratu ditu.

Narratiba sailean, saridunak izan dira Raúl Quinto, Martinete del Rey Sombra lanari esker; Manuel Veiga (Perder as bestas); Olatz Mitxelena, emakume bakarra bederatzi sailetan (Arrain hezur bat eztarrian); eta Pasqual Farràs (La necessitat).

Poesia atalean, hauek eraman dituzte sariak: Ben Clark (Demonios); Antón Lopo (Diarios / 1. Azul Monforte); Harkaitz Cano (Ulu egiteko bolondres bila); eta Marc Granell (Arran de gel).

Bestalde, Estatuko edozein hizkuntzara itzulitako atzerritar liburu onenaren atalean, Fortuna Hernán Diazen lana aukeratu dute kritikariek.