Literatura
Apirilak 10 eta 11
Ehundik gora idazle eta 22 berritasun, Sarako Idazleen Biltzarrean
Euskadi Irratia
Literatura topaketaren 40. edizioa Pazko astelehenean eta asteartean izango da.
-
Sarako Idazleen Biltzarra
Ehundik gora idazle eta 22 berritasun aurten, Sarako Idazleen Biltzarrean, Pazko astelehenean, liburuak erosteko eta idazleekin egoteko, eta biharamunean, asteartean, profesionalei zuzenduta orduan. Aurten, Biltzarraren 40. edizioan, euskal literatura klasikoa izango da hizpide.
19 argitaletxek eta 17 elkartek jarriko dituzte erakusmahaiak, 110 idazlerentzat eta 22 liburu berri egongo dira eskuragarri. Jokin Apalategik, esaterako, Maite Idirin emazteari buruz idatzi zuen liburua da lan berri horitako bat, eta Hur semeak aurkeztuko du.
Asteartea liburugintzako profesionalentzako eguna izango da, eta euskal literatura klasikoaz hitz egingo dute aurten, aurreko edizioetan euskal literatura garaikideaz eta emakumeen lekuaz aritu ostean.
Kiroldegian dago jarrita hitzordua, 10:00etan hasita, eta haurrek ere izango dute bere txokoa, Kiribil konpainiari esker.