Itxi

Literatura

Beka

EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko idazleei zuzendua

N. V. | EITB Media

Bi urterik behin egingo dute deialdia Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak, eta 6.000 euroko dirulaguntza izango da.

  • Narrazioa izango da lehen deialdiaren generoa

    Narrazioa izango da lehen deialdiaren generoa

Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute. Bi urterik behin egingo dute deialdia, eta idazle irabazleak 6.000 euro gordineko (zergak barne) dirulaguntza jasoko du.

2023ko deialdirako generoa nerabeentzako narrazioa izango da, eleberri, eleberri grafiko zein ipuin bilduma formatuan, eta lanak argitaragabeak izan behar dira.

Ipar Euskal Herrian jaio edo bizi den edozein pertsonak har dezake parte, eta landu nahi duen proiektuaren 2-4 orrialdeko aurkezpen laburra bidali beharko du, baita 8-10 orrialdeko lagina ere, 2023ko ekainaren 30a baino lehen.

Hiru kideko epaimahai batek ebatziko du zein den proiektu irabazlea, eta 2024ko ekainaren 30era arteko epea egongo da orduan, gutxienez 60 orrialde izango dituen proiektua amaituta aurkezteko.