Literatura
Nobel sariduna
Kenzaburo Oe japoniar idazlea zendu da
Agentziak | EITB Media
1994an Literaturaren Nobel saria irabazi zuen Oek, eta gaur jakinarazi dute martxoaren 3an hil zela, berez, 88 urte zituela.
-
Kenzaburo Oe. Argazkia: Thesupermat, CC BY-SA 3.0, via Wikimedia Commons
Kenzaburo Oe japoniar idazle eta Nobel sariaren irabazlea martxoaren 3ko goizaldean hil zen, berez, Kodansha japoniar argitaletxeak gaur iragarri duenez.
1935ean Ehime eskualdean, Japoniako hego-ekialdean jaioa, Oek frantses literatura ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean, eta 1994an Nobel saria irabazi zuen, Yasunari Kawabata herrikideak 1968an lortutako berdintzeko.
"Hiroshimako Koadernoak" lanak (1965) egin zuen ezagun jendartean. Liburu horretan, Japoniako hegoaldeko hiri horretan egindako bonbardaketa atomikoaren ondorioak aztertzen ditu Oek.
Gero, 1970ean, "Okinawako Koadernoak" bidaia kaiera kaleratu zuen. Lan horretan, Japoniako uhartedi horretako biztanleekiko topaketak kontatu, eskualdeko biztanleen bizi baldintzak ezbaian jarri eta Gobernu Zentralak berorien gainean erabiltzen zuen boterekeria salatu zuen.