Literatura
Itzulpena
Gema Lopez las Herasek euskarara itzuliko du Annie Ernauxen "La femme gelée"
Euskadi Irratia | EITB Media
Azkoitiarrak irabazi du Jokin Zaitegi Nobel saridunen lanak euskaratzeko beka, eta urte amaiera egongo da liburu denetako apaletan.
-
Annie Ernaux Nobel sariduna. Argazkia: Efe.
Gema Lopez las Heras itzultzaileak euskaratuko du "La famme gelée" Annie Ernaux idazle frantziarraren eleberria. Iaz jaso zuen Ernauxek Literaturaren Nobel saria, eta itzultzaileak aurkeztu duen proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketaren saria.
AED arrasatear elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz, Literaturaren Nobel saridunen liburuak euskaratzeko.
"La femme gelée" eleberriak -"Emakume izoztua", euskaraz- emakume baten istorioa kontatzen du. Kanpotik ikusita, bizi maila ona du: exekutibo batekin ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu... Hala ere, frustratuta bizi dela ikusiko dugu: lan garapena eta nortasuna, bizipoza eta ilusioa zazpuztu ditu bizimodu horrek, etxeko ande, emazte eta ama baizik ez baita.
Gema Lopez las Heras itzultzaileak "Kultur leihoa" Euskadi Irratiko saioan azaldu duenez, estilo zuzena eta kolokiala du Ernauxek, eta bere pentsamenduak zuzenean paperera eramaten dituen idazlea da NOBEL
Jokin Zaitegi itzulpen saria eskuratu duen itzultzaile azkoitiarrak urte amaierarako izango du bukatuta "Emakume izoztua" itzulpena, eta Elkar argitaletxeak plazaratuko du.