Itxi

Literatura

Sariak

Ana Malagon eta Delphine de Vigan saritu dituzte Gipuzkoako liburu dendek

N. V. | EITB Media

Zilarrezko Euskadi saria jaso dute "Ez dakit zertaz ari zaren" eta "Las gratitudes" lanek, bere garaian merezi ez zuten aintzatespena aitortzeko.

  • Ana Malagon eta Delphine de Vigan, saria emateko ekitaldian

    Ana Malagon eta Delphine de Vigan, saria emateko ekitaldian

Ana Malagon eta Delphine de Vigan idazleek Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak ematen dituen Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte gaur Zubieta liburu dendan, Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) eta Las gratitudes (Anagrama) lanengatik.

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak bi lan saritu ohi ditu urtero, "bere garaian oharkabean pasatu zirelako eta ez zutelako merezi zuten aintzatespena jaso.

Aurten, gainera, Komiki eta Liburu Ilustratuen kategoria ere sortu dute, eta, lehen edizio honetan, Teresa Valerok irabazi du, Contrapaso. Los hijos de los otros liburuagatik (Norma). Sari hori azaroaren 16an emango dute, Donostiako Armageddon Cómic liburu dendan.