Literatura
12. edizioa
Uribe, Eduardo Galeano eta Saizarbitoria, Literaktum jaialdian
Donostia Kulturak antolatzen duen 12. edizioa maiatzaren 21etik 31ra bitartean izango da, eta Literaturaren inguruan pentsaera kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea du helburu.
-
Pako Aristi Okendoko kultur etxean egongo da maiatzaren 29an. Argazkia: Donostia Kultura
Donostia Kulturak antolatuta, Literaktum jaialdiaren 12. edizioa ospatuko da maiatzaren 21etik 31ra bitartean Gipuzkoako hiriburuan. Jaialdi honek literaturaren inguruan pentsaera kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea du helburu.
Literaktumen aurtengo edizioaren protagonista nagusia literatura izango da. Jaialdian zehar, idazleek elkar hartu eta hitzen munduaz gozatzeko aukera emango dute.
Eduardo Galeano, Carlos Yushimito, Menna Elfyn eta Xuan Bello kanpoko idazleez gain, Ramon Saizarbitoria, Kirmen Uribe, Mikel Hernandez Abaitua, Pako Aristi, Hedoi Etxarte, Txani Rodriguez eta Iban Zaldua idazleak arituko dira, eta horiekin batera, baita honako hauek ere: Martirio abeslaria, Jabier Muguruza musikaria, Patxi Santamaria aktorea, Nekane Igarza piano-jotzailea, PLV Havoc kantautorea eta The Bright musika taldea.
San Telmo Museoan eta Deustuko Unibertsitatean ez ezik, Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan ere izango dira ikusgai programa horren baitan jasotako ekimenak.
Egitaraua edota jaialdiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.