Literatura
Gutun Zuria Bilbao saria
Gutun Zuria jaialdiak Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides sarituko ditu
N. V. | EITB Media
Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak Gutun Zuria Bilbao saria emango du lehen aldiz, eta idazle biek jasoko dute martxoaren 29an.
-
Miren Agur Meabe idazlea
Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo edizioa martxoaren 28tik apirilaren 2ra egingo dute, eta Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides idazleek BBK-Gutun Zuria Bilbao saria jasoko dute bertan, aurten lehengoz emango duten saria.
Sarituek karta zuri bat ere jasoko dute sariarekin batera martxoaren 29an, hurrengo ediziorako euren intereseko proiektu bat irudikatuko duena.
Sariaren osagarri gisa, eta etorkizuneko edizioetan, BBK-k eta Bilboko Liburu Ganberak accesit bat emango dute ospe handiko egile ospetsu baten nazioarteko lan bat euskaratzeko eta ikasleen artean zabaltzeko.