Itxi

Literatura

Sariak

"Basilisco" eta "Haize-lekuak"entzat, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkartearen Zilarrezko Euskadi sariak

Agentziak | EITB Media

Gipuzkoako liburu-saltzaileek beraien ustez merezi duten harrera izan ez duten liburuak goraipatu nahi dituzte sari hauen bidez.

  • Amaia Telleria "Haize-lekuak" liburuaren idazlea

    Amaia Telleria "Haize-lekuak" liburuaren idazlea

"Basiilisco" Jon Bilbaoren liburua, gaztelaniaz, eta "Haize-lekuak" Amaia Telleriaren lana, euskaraz, saritu ditu Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak Liburu Denden Egunean. Zilarrezko Euskadi saria jasoko dute bi lanok.

Sari honen bidez, aurreko urtean idatzitako liburu bi azpimarratu nahi dituzte liburu-saltzaileek, "bere garaian merezi zuten babesa jaso ez zutenak eta batik bat argitaletxe independenteek kaleratutakoak".

"Haize-lekuak" liburuak (Alberdania) Amaia Telleriaren (Idiazabal, 1993) amamaren gerrako eta gerraosteko bizipenak jasotzen ditu, eta, Liburu Saltzaileen Elkartearen aburuz, "oso ikuspegi pertsonal eta hunkigarria" du.

Literaktum Donostian egunotan egiten ari den jaialdiaren barruan iragarri dituzte saridunon izenak, eta abenduaren 2an jasoko dute saria.