Literatura
'Plaza Elíptica'
Santiago Valenzuela donostiarrak eskuratu du Espainiako Komiki Saria
Torrezno Kapitainaren sagaren egilea da istoriogile gipuzkoarra eta 'Plaza Elíptica' lanagatik eskuratu du saria.
Santiago Valenzuela donostiarrak Espainiako Komiki Saria eskuratu du 'Plaza Elíptica' lanagatik, Kultura Ministerioak jakinarazi duenez. Gipuzkoako istoriogilea Torrezno Kapitainaren sagaren egilea da. Sariagatik, 20.000 euro eskuratuko ditu.
"Las aventuras del Capitán Torrezno" lanaren zazpigarren alea da eta Valenzuelak (Donostia, 1971) sagaren bigarren ziklo bat hasi du horrela.
Kultura Ministerioak ematen du Espainiako Komiki Saria, Estatuko egileen lanak ezagutarazteko, saria ematen den aurreko urtean argitaratua.