Itxi

Literatura

Golardoa

Louise Glück poetak irabazi du Literaturaren Nobel saria

Agentziak | Erredakzioa

Saria poeta estatubatuarrarentzat izango dela iragarri du, gaur, asteartearekin, Suediako Akademiak.

  • Louise Glück

    Louise Glück, Literaturako Nobel sariduna. Argazkia: Efe.

Suediako Akademiak iragarri du Louise Glück estatubatuar poetak irabazi duela aurtengo Literaturako Nobel saria, "edertasun soilez norbanakoaren existentzia unibertsal bilakatzen duen ahots poetiko nahastezinari esker".

Glück 1943an jaio zen New Yorken. Egun, Cambridgen (Massachusetts) bizi da eta ingeles irakaslea da Yale Unibertsitatean (New Haven, Connecticut).

Glückek 12 poesia bilduma eta poesiari buruzko hainbat saiakera argitaratu ditu gaur arte, eta, Suediako Akademiaren hitzetan, “argitasunaren aldeko ahalegina” du ezaugarri nagusi haren obrak.

Haurtzaroa eta familiartea ditu hizpide bere lanetan, guraso eta neba-arrebekiko harreman estua, eta horien bidez unibertsaltasuna bilatzen du, mito klasikoetan oinarrituta.

Literaturako saria, beste sailetako sariak bezala, abenduaren 10ean emango dute, Alfred Nobel sarion sortzailea hil zen urteurrenean.

Orain arte 114 Nobel sari banatu dira sail honetan, eta, Glück kontuan hartuta, 17 emakumeentzat izan dira.