Itxi

Literatura

Nobel Saria

Tomas Tranströmer, betiereko hautagaiaren biografia

Redacción

Hizkera moderno, espresionista eta batzuetan surrealista erabiltzen du bere lanetan.

  • Tomas Tranströmer. Foto: Archivo

    Tomas Tranströmer. Foto: Archivo

Tomas Tranströmer poeta suediarrak irabazi du Literaturaren 2011ko Nobel saria. Hamahiru urterekin hasi zen idazten eta 1954an argitaratu zuen bere lehen poesia liburua: "17 dikter". 2004an "Den stora gatan" antologia argitaratu zuen eta aurretik, 1993an, "Minnena ser mig" autobiografia laburrak ere ikusi zuen argia.

Hizkuntza moderno, expresionista eta batzuetan surrealista erabiltzen du bere lanetan.

1990ean izandako hemiplegia baten ondorioz, hitz egiteko zailtasunak ditu, baina idazten jarraitzen du. Suediako poeta nabarmenetakoa da eta askotan izan da Nobel saria irabazteko hautagaia. 2011ko urriaren 6an iragarri dute, azkenik, urte horri dagokion Literaturaren Nobel saria irabazi duela.

Bere ibilbidean poesiaren Bonnier saria, nazioarteko Neustadt literatur saria, Oevralids saria, Alemaniako Petrach saria eta Suediako Poesiaren Nazioarteko Foroa saria irabazi ditu.

Bere lanak 50 hizkuntzatara itzuli dituzte.

Bibliografia:

1954, "17 dikter"
1958 , "Hemligheter på vägen"
1962 , "Den halvfärdiga himle"
1966 , "Klanger och spår"
1970 , "Mörkerseend"
1973 , "Stigar"
1974 , "Östersjöar"
1978 , "Sanningsbarriären"
1983 , "Det vilda torget"
1989 , "För levande och döda"
1992 , "Hiperión"
1993 , "Minnena ser mig"
1996 , "Sorgegondolen"
2001, "Fängelse: nio haikudikter från Hällby ungdomsfängelse, 1959"
2004, "Den stora gåtan"