Literatura
'Bilbaopoesia'
Kirmen Uribe eta Quique Gonzalez, Bilboko Poesia Astean
Erredakzioa
Madrilgo musikariaren doinuak eta Bizkaiko idazlearen testuak uztartuko dituen ikuskizun batekin inauguratuko dute jaialdia, hilaren 13an. Asteazken honetan jarriko dituzte sarrerak salgai.
Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak eta Quique Gonzalez musikari madrildarrak 'Bilbaopoesia' Bilboko Poesia Astea inauguratuko dute hilaren 13an, 'Egun euritsuen ostean' ikuskizunarekin.
Quique Gonzalezen doinuak eta Kirmen Uriberen testu eta olerkiak uztartu dituzte bertan, eta, beste hainbat hiritan aurkeztu baldin badute ere, estreinakoz ekarriko dute ikuskizuna Bilbora.
Bidebarrietako liburutegian izango da hitzordua, 20:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 6 eurokoa da, eta asteazken honetan jarriko dituzte salgai, Bidebarrieta liburutegian bertan (18:00etatik 20:00etara).