Itxi

Literatura

Saria

Joseba Sarrionandia, euskarazko saiakera Literatura saria

Erredakzioa

Jusitiziaren aurrean bere egoera erregularizatu arte, ez du sari ekonomikoa jasoko.

00:48
Jaurlaritzak eman ditu literaturako lehen Euskadi Sariak

Euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera sariak eman dituzte jakitera gaur.

Lau sarituen izena jakitera eman dute: Carlos Zabalak 'Zubi bat, duinaren gainean' lanaren itzulpenagatik eskuratu du euskarazko literatura itzulpenaren lana. Iban Barrenetxeak 'Bombástica Naturalis' lanean egindako lanagatik eskuratu du ilustrazio onenaren saria eta Iñaki Uriartek 'Diarios 1999-2003' lanarengatik jaso du gaztelaniazko sariakera saria. Euskarazko saiakera onenari saria Joseba Sarrionandiarentzat izan da, 'Moroak gara behelaino artean?' lanagatik.

Eusko Jaurlaritzak ez du idazlearen literatu balioa zalantzan jarri. Epaimahaiaren arabera, originala, "ondo dokumentatua eta lirikoki aberatsa" bezala izendatu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak sariari dagokion dirua atxiki egingo duela jakinarazi du, saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.

22 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Sarrionandiari talde armatuan parte hartzeagatik. 1985ean espetxetik ihes egitea lortu zuen. Hainbat iturri juridikoren arabera, bere zigorrak preskribitu egin du. Bere literatur lanagatik hainbat sari jaso omen ditu, baina lehen aldia da gobernu baten saria jasotzen duela, eta horregatik hartu omen dute erabakia.