Literatura
Azaroak 11-24
Bernardo Atxagak irekiko du Literaktum jaialdia, azaroaren 11n
Gipuzkoar idazleak “Etxeak eta hilobiak”, bere azken eleberritzat iragarri duten lana, aurkeztuko du.
-
"Etxeak eta hilobiak" lana aurkeztuko du Atxagak Donostian
Bernardo Atxagak irekiko du, azaroaren 11n, Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa. IDazleak “Etxeak eta hilobiak” bere azken eleberria izango dena aurkeztuko du Ernest Lluch kultur zentroan.
Lehenago, azaroaren 8 eta 9an, “Nola jarri zintzarria katuari” ikastaroa eskainiko du Atxagak, Donostia Kulturak iragarri duenez.
Atxagaz gain, Olga Tokarczuk Literaturako Nobel sariaren irabazlea ere egongo da Donostiako literatura jaialdian.