Itxi

Literatura

Komikia

Angulemako Komikiaren Azokak Antonio Altarribaren azken lana saritu du

eitb.eus

Frantziako topaketa ospetsuan, ‘Yo loco’ Gasteizen ezarritako zaragozar idazleak Keko marrazkilariarekin batera eginiko lana saritu dute, farmazia industriaren funtzionamendua salatzen asmatu duelako.

  • Antonio Altarriba

    'Yo, loco' lana da saritutakoa

Angulemako Nazioarteko Komiki Azokak Tournesol saria eman dio ‘Yo, loco’ Antonio Altarriba Gasteizen ezarritako zaragozar idazlearen eta Keko madrildar marrazkilariaren azken eleberri grafikoari.

Sari horrek ekologiaren, justizia sozialaren edo gutxiengoen arloan balioren bat babesten duen komiki bat goraipatzen du, Frantziako Estatuan argitaratutakoen artean. ‘Yo, loco’ren kasuan, farmazia enpresen funtzionamendua salatzen duela hartu dute kontuan.

‘Yo asesino’ren ondoren, ‘Yo, loco’ Altarriba eta Keko bikoteak Gasteizen kokatutako “trilogia berekoia” saileko bigarren zatia da. Psikologo bat du protagonista eleberri grafikoak, gero botikak garatze aldera buruko nahasmenduak “sortzen” dituena.