Literatura
Apirilaren 7tik aurrera
Salman Rushdie idazlea Gutun Zuria literatura jaialdian izango da
Erredakzioa
Eleberrigile indiar-britainiarrarekin batera, Slovaj Zizek Esloveniako filosofoa, Catherine Millet arte kritikaria eta Antonio Altarriba azken komiki sari nazionalaren irabazlea izango dira Bilbon.
Salman Rushdie eleberrigile indiar-britainiarrak Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte Bilbon, apirilaren 7tik aurrera. AlhondigaBilbao kultura eta aisialdi zentroak antolatu du ekimena, laugarren urtez.
Islamiar historian eta erlijio musulmanean aditua dugu Rushdie, eta Jomeini aiatolahk, Irango buruzagi erlijiosoak, heriotza zigorra ezarri zion 1989an The Satanic Verses lana idazteagatik. Zentsuraren eta autozentsuraren inguruko hitzaldia eskainiko du Bilbon. Aurtengo edizioko gai nagusietako bat dugu zentsura, jaialdiaren antolatzaileek ohar batean jakitera eman dutenez.
Rushdierekin batera, Javier Cercas narratiba sari nazionalaren irabazlea eta Catherine Millet arte kritikaria izango dira Bilbon. Ospe handia lortu zuen azken honek, bere sexu harremanei buruzko liburua kaleratuta. Slovaj Zizek esloveniar filosofoa eta Antonio Altarriba azken komiki sari nazionalaren irabazlea ere Bizkaiko hiriburuan izango dira datorren hilean.
Egungo Errusiar literatura jorratuko duen sail berezia izango da aurtengo Gutun Zuria jaialdian, eta, horrela, Errusiako letretan azkenaldian sortu berri diren idazleak eta dagoeneko izen handi ditugun Errusiako egileak ere gertutik ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, Vladimir Makanin (Pushkin sariduna) eta Alexéi Varlámov (El acebuche&' || 'nbsp; 1995eko lanaren egilea) bertan izango dira.