Itxi

Literatura

Poesia

Gipuzkoako Aldundiak Joxan Artzeren liburutegiaren funtsak eskuratu ditu

eitb.eus

Ordainetan, poeta eta musikariaren obra zaindu eta jakitera emateko konpromisoa hartu du foru erakundeak.

  • Artzeren eskuizkribuak

    Artzeren eskuizkribuak

Albisteak (1)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Joxan Artze poeta eta musikaria zenaren liburutegiaren funtsak jaso ditu gaur Denis Itxaso Kultura diputatuak, Karmen Esteban poetaren alargunak eta Pio Perez Mikel Laboa Katedraren ordezkariak azaldu dutenez.

Musikari eta poeta gipuzkoarra Euskal Poesia Berriaren sortzaileetariko bat izan zen; haren eskutik iritsi zitzaizkigun euskarazko poesia esperimentala eta abangoardiakoa 60ko eta 70eko hamarkadetan.

Itxasoren esanetan, "funts honi esker, gure egin ditugu euskal kulturaren ondare berdingabe bat eta aparteko dokumentu iturri bat, aukera ematen diguna haren sorkuntza prozesuaren gaineko begirada pribilegiatu bat emateko".

Karmen Esteban poetaren alargunak hala erabakita, funts hauek gelditu dira Aldundiaren esku: euskal kultura tradizionalari eta metafisikari buruzko materiala; dokumentazio pertsonala (argazkiak, ziurtagiriak, txartelak, etab.); korrespondentzia; laneko paperak eta dokumentuak; eta lan poetikoarekin loturiko objektuak.

Joxean Artze ikerketa beka

Gaur iragarritakoaren arabera, halaber, Foru Aldundiak, EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, euskal poesia eta literaturari buruzko ikerketa beka bat sortuko du, Joxean Artze izenekoa.