Itxi

Literatura

Jaialdia

50 idazle eta gonbidatuk minari begiratuko diote Literaktumen

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiko arduradunek 45 ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 13tik 24rako, Donostiako hainbat txokotan.

  • Harkaitz Canok "Fakirraren ahotsa" eleberria aurkeztuko du

    Harkaitz Canok "Fakirraren ahotsa" eleberria aurkeztuko du

Reyes Monforte, Manuel Vilas, Juan Jose Millas, Jon Bilbao eta Harkaitz Cano dira Literaktum Donostiako literatura jaialdiak aurtengo ediziorako iragarri dituen gonbidatuetako batzuk. Guztira, 45 jarduera eskainiko dituzte azaroaren 13tik 24ra hiriko zenbait agertokitan.

“Hitzen hiria” izenburupean Donostia Kultura udal erakundeak antolatzen duen jaialdian, Laura Restrepo, David Trueba, Katixa Agirre eta Eider Rodriguez ere egongo dira, aurreko iragarpen batean jakinarazi zutenez.

Gonbidatuen zerrendan, Estibaliz Martinez, Peru Iparragirre eta Iban Zaldua ere badaude, besteak beste.

Klasikoek ere beren tokia izango dute, antolatzaileen esanetan, aurtengoan “Anna Karenina” Leon Tolstoiren eleberriaren bidez. Azaroaren 23an, afari bat egingo dute idatzian agertzen diren jakiekin.

Gainera, azaroaren 24an “Martuteneko Kartzelan” Bernardo Atxaga idazlearen eta Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen irakurraldi dramatizatua estreinatuko dute, eta hilaren 16an “Afoniak” Xabier Erkiziaren eta Arantxa Iturberen irratsaio berezia plazaratuko dute.

Hainbat erakusketa eta umeentzako saio berezia ere prestatu dute.