Itxi

Literatura

Azaroak 13-24

Katixa Agirre, David Trueba eta Nacho Carretero, Literaktumen

eitb.eus

Azaroaren 13tik 24ra egingo dute Donostiako literatura jaialdia, eta mina izango du ardatz tematiko.

  • Katixa Agirre idazleak Amek ez dute idazten eleberria aurkeztuko du

    Katixa Agirre idazleak "Amek ez dute idazten" eleberria aurkeztuko du

Literaktum jaialdia azaroaren 13tik 24ra egingo dute aurten, Donostian, literatura herritarrei hurbiltzeko xedez ostera ere. Programazioaren aurrerapena egin dute gaur antolatzaileek.

Hartara, David Trueba idazlea eta Nacho Carretero kazetaria sorkuntza askatasunaren inguruko mehatxuei buruz mintzatuko dira Okendo kultur etxean, eta Laura Restrepo idazle kolonbiarrak, esaterako, Los divinos azken eleberria aurkeztuko du.

Halaber, Katixa Agirre idazleak Amek ez dute idazten eleberria aurkeztuko du. Amatasunaren eta sorkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egingo du idazle gasteiztarrak, Eider Rodríguezek elkarrizketatuta.

Edizio honetako gai nagusia mina izango da, eta literaturak esperientzia mingarriei forma emateko duen gaitasuna erakutsiko du jaialdiak.

Datozen egunetan emango dute programa osoaren berri.