Literatura
66 urte zituela
Xabier Lete hil da, euskal kulturaren oinarrizko artista
Erredakzioa
Euskal olerkaria, idazlea eta kantaria erietxean zegoen ostiral gauetik. Oso larri zegoen eta gaur 21:30ak aldera zendu da.
Xabier Lete euskal idazle eta musikaria larunbat honetan hil da 21:30ak inguru 66 urte zituela. Ostiral gauetik Donostiako erietxean zegoen oso-oso larri. Sedatuta egon da azken orduetan eta bere egoerak okerrera egin du azken orduetan. Olerkari, idazle eta kantari ezagunak aspalditik zituen osasun arazoak. Izan ere, 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten eta azken urteak eman zituen gaitza honen aurka borrokatzen.
1944. urtean Oiartzunen jaioa, musika eta literatura jorratu zituen Letek. Ez Dok Hamairu taldearen sortzaileetakoa izan zen eta 1974an Xabier Lete izenburuko bakarkako bere lehen diskoa kaleratu zuen. Literatura arloan, arrakasta anitz lortu zituen. 2009. urtean euskara saileko Euskadi Literatur Saria eman zioten Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanagatik.