Literatura
Cervantes saria
Ana Maria Matute: Biografia
Erredakzioa
XX. mendeko Espainiako literaturaren ahots garrantzitsuenetarikoa da eta gerra osteko eleberria landu du.
XX. mendeko Espainiako literaturaren ahots garrantzitsuenetarikoa da Ana María Matute. Askoren ustez, gerra osteko eleberrigile garrantzitsuenetarikoa ere bada. Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kide da. Oklahoma, Indiana eta Virginiako unibertsitateetako irakasle gonbidatua da.
Eleberri modernista edo errealistarekin erlazioa du Matuteren teknika literarioak. Genero errealistan oinarritzen da eta bere liburuetako askotan umezaroa eta nerabezaroa heldutasunera igarotzen den momentua biltzen du.
Literatura Nobel sarirako hautagai izan zen 1976an. Isiltasun narratiboaren ostean, 1984an Umeentzako Literatura Saria eskuratu zuen "Solo un pie descalzo" lanarekin. Hispanic Society of&' || 'nbsp;Americaren kidea ere bada. Bere izena duen sari bat dago eta 23 hizkuntzatara itzuli dituzte bere liburuak.