Itxi

Literatura

Heriotza

Joxan Artze hil da

eitb.eus

Usurbilen jaiotako poeta eta musikaria 78 urte zituela zendu da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta, besteak beste, “Txoria txori” poema idatzi zuen.

1:34

Joxan Artze euskal poeta zendu da, 78 urte zituela. Euskal literaturan ezinbesteko tokia du, forman berriztapen handia ekarri baitzuten haren poemek, liburua artelan bihurtuta. Musikari gisa ere jardun zen, eta txalapartaren erabilera berriztatu zuen Jesus Mari anaiarekin batera.

1966an, Ez Dok Amairu taldea sortu zuen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin, besteak beste, eta "Baga, Biga, Higa" eta "Ikimilikiliklik" ikuskizun berritzaileak sortu zituen. Hain zuzen, Laboaren kantu ezagun zenbaiten hitzen egilea izan zen Artze, hala nola "Txoria txori" eta "Gure bazterrak".

Hamar liburu kaleratu zituen Artzek ("Laino guztien azpitik" eta "Eta sasi guztien gainetik" eta "Bizitzaren atea dukegu heriotza" eta "Heriotzaren ataria dugu bizitza" lan bikoitzak, esaterako, 1973an eta 2013an), eta Susa argitaletxeak haren antologia bat prestatu zuen "XX. mendeko poesia kaierak" bilduman.

San Telmo museoak haren lanaren inguruko erakusketa erakutsi zuen 2015eko azarotik 2016ko otsailera.



Beñat Sarasolak, bestalde, "Isturitzetik Tolosan barru" Artzeren lehen liburuaren eta, oro har, Artzeren estiloaren inguruko zertzelada batzuk eman zituen "Sautrela" saioan, 2013an.

 

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak heriotza deitoratu du, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak mezu hau helarazi du: "Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego".

 

bego".