Literatura
Literatura
Fermin Etxegoien eta Jose Fernandez de la Sota, Euskadi Sariak
Erredakzioa
'Autokarabana'ren kasuan, "protagonista kontalariaren ikuspegi sarkastikoa" goraipatu du epaimahaiak eta 'Vacilacion' "gaurko izatearekin bat datorren lana" dela.
Fermin Etxegoienen Autokarabana lana, Pamielak argitaratua, jaso du 2010eko Euskadi Literatur Saria euskara sailean eta Jose Fernandez de la Sotak eskuratu du gaztelaniazko saileko saria, ''Vacilacion'' lanagatik.
Autokarabanaren kasuan, "gure sasoiko bizitzaren kronika orohartzailea eta oso gurea egiten du, euskaldunona, geure gabezia eta korapiloekin", adierazi du epaimahaiak. Gainera, "protagonista kontalariaren ikuspegi sarkastikoa" azaldu du. Etxegoienek 18.000 euroko diru-saria eskuratuko du eta 4.000 beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Vacilacion lanaren kasuan, "formari begira, bikaina" dela azaldu du epaimahaiak eta "poema bakoitzak hurrengorako leiho bat irekitzen du, ez izatearen irrika eta zalantzaren irudikapen harmoniatsua eta sakona sortuz". Bassaraik argitaratu du Vacilación eta, Autokarabanaren kasuan bezala, 18.000 euro eskuratu ditu eta 4.000 gehiago beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Felipe Juaristi, Pello Otxoteko, Lourdes Otaegi, Javier Rojo, Arantza Urretabizkaia eta Marta Merino izan dira epaimahaikideak.
Fermin Etxegoienek EITBko hainbat saiotan izan da gidoilari lanetan (Katu Kale, Lau Haizeetara, Kalaka, Anitzele...) eta Gazteako Ekaitz Perfektua saioa zuzentzen du egun. Egunkarian, Berrian, Argian eta El Paisen ere kolaborazioak egin ditu. Autokarabana bere lehen eleberria da, baina aurretik Neurona eta Zeurona saiakera argitaratu zuen, Pamielaren eskutik.
Bestalde, Jose Fernandez de la Sotak bigarren aldiz eskuratu du gaur Euskadi Literatura Saria, 1998an eskuratu baitzuen. El Mundo, El Correo eta Pais egunakarietan zutabegile izan da eta hamar poesia-liburu idatzi ditu:&' || 'nbsp;Te tomo la palabra, Todos los santos eta Travesía de Bilbao, dira aipagarrienak, eta baita gaur saritua izan den&' || 'nbsp; Vacilacion ere.