Itxi

Literatura

Saria

Anjel Lertxundi idazlearen biografia

Erredakzioa

Gazte eta haur literatura, narrazioa, saiakera eta poesia landu ditu, besteak beste.

Euskarazko narratibaren eragile berritzaileetako bat da askoren ustez Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Lau hamarkada daramatza gipuzkoarrak literatura munduan, eta, gazte eta haur literatura, narrazioa, saiakera eta poesia landu ditu, besteak beste.&' || 'nbsp;

Haurrentzako literatura lanen artean aipatzekoak dira Tristeak kontsolatzeko makina (1981), urte bereko Portzelanazko irudiak, Artillero dale fuego (1986) eta Muxubero, mon amour, 2000n kaleratua.

Saritu berri duten generoan, saiakeran, Pio Baroja (1972), Gogoa zubi (1999) eta Mentura dugun artean (2001) lanak idatzi ditu euskaraz. Gaztelaniaz ere ikusi ditu hainbat saiakera argitaratuta, tartean Línea de fuga, Las últimas sombras, La felicidad perfecta eta Un final para Nora.

Euskadi Literatura saria jaso zuen Lertxundik 1999an, Argizariaren egunak eleberriari esker. Gaztelaniaz Los días de la cera izenarekin ikusi dugu lana kalean. 1994an Espainiako Narratiba sariko finalista izan genuen Lertxundi, Otto Pette lanarekin (gaztelaniaz, Las últimas sombras). Gainera, Kritikaren Sari Nazionala ere eskuratu zuen 1983an, eta Rosalia de Castro saria ere eman zioten, bere literatura ibilbidearen aitorpen gisa.

Euskara da nagusi Lertxundiren ekoizpen literarioan, eta herri sinesmenetik gertuko lanak sortu ditu. Askotan, esperimentatzeko ere erabili du bere literatura gipuzkoarrak.

Urte hauetan guztietan, beste esparru batzuk ere jorratu ditu idazleak, tartean telebista eta zinema. Egunkarietan ere ohiko kolaboratzaile dugu.