Literatura
Literatura Nobel sariduna
Vargas Llosa: 'Espainierarentzat aitorpena ere bada sari hau'
Erredakzioa
''Saria literatura lanengatik jaso izana espero dut, ez iritzi politikoengatik. Baina, ideia politikoek eragina izan badute, pozten naiz'', esan du idazleak saridun gisa egin duen lehen agerraldian.
Mario Vargas Llosa harrituta eta eskertuta agertu da gaur 2010eko Literatura Nobel saridun gisa komunikabideen aurrean egin duen lehen agerraldian. ''''Ez dut sarian pentsatzeko denbora askorik izan, baina asko pozten naiz'''', esan du Manhattango Cervantes Institutuan eman duen prentsaurrekoan.
Literatura Nobel saridun berriak esan duenez, ''''Espainierari eta Latinoamerikako literaturari aitorpena ere bada'''' Nobel sari hau. ''''Ez du bakarrik idazle gisa egiten dudan lana saritzen. Nire testuetan erabiltzen dudan hizkuntzari aitorpena ere bada, energia handia duen hizkuntza moderno eta sortzaile bati egindako aitorpena'''', gaineratu du.
Berria jaso duen momentua ere gogoratu du idazleak prentsaurrekoan, eta hasiera batean ''''txantxa zela'''' uste zuela aitortu du. ''''Goizeko 05:30ean liburu liluragarri bat irakurtzen ari nintzen: Alejo Carpentierren El reino de este mundo. Emaztea telefonoarekin gerturatu zaidanean hasiera batean larritu egin naiz, zorigaizto batekin zetorrela uste nuelako'''', kontatu du Vargas Llosak.
''''Saria literatura lanengatik jaso izana espero dut, ez iritzi politikoengatik. Baina, ideia politikoek eragina izan badute, pozten naiz'''' , esan du, hausnarketa eginez&' || 'nbsp; Peruko idazleak. ''''Diktadura guztien eta beren posizio politikoen aurka nago'''', jakinarazi du. ''''Maila handiko literaturak izaera kritikoa pizten du, eta hiritar askeagoak sortzen ditu'''', gehitu du.
Mario Vargas Llosak azaldu duenez, ez dio idazteari utziko, eta oraindik ez omen daki zer esango duen abenduaren 10ean Oslon, saria jasotzen duen momentuan.