Literatura
'Origin'
Robert Langdon Bilbora joango da Dan Brownen hurrengo eleberrian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Origin liburua urriaren 5ean jarriko dute salgai, eta Guggenheim Museoa izango da eszenatokietako bat.
-
Tom Hanks aktoreak Robert Langdon irakaslearena egin du zineman. Argazkia: Columbia Pictures
Robert Langdon fikzioko pertsonaiak (The Da Vinci Code liburuaren protagonista) Bilbo bisitatuko du Origin Dan Brown idazle ospetsuaren hurrengo liburuan, Planeta argitaletxeak jakinarazi duenez.
Eleberria Espainiako Estatuan gertatuko da osorik, eta Bilbo ez ezik, Bartzelona, Madril eta Sevilla ere izango dira eszenatokietako batzuk.
Dan Brownen lan berria urriaren 5ean jarriko dute salgai, mundu osoan.
The Da Vinci Code (Paris), Angels & Demons (Erroma) eta Inferno (Florentzia) liburuetan, eszenatokiak oso garrantzitsuak izan ziren. Oraingoan, Robert Langdon protagonistak Bilboko Guggenheim museoa bisitatuko du, "zientzia betiko aldatuko duen iragarpen garrantzitsu baten berri" izateko.
Dan Brownek adierazi du “oso argi” zuela non kokatu eleberri berriaren istorioa: "Beti pentsatu dut Espainia paradoxa ederren lurraldea dela, tradizio eta historia aberatsa dituena, betiere zientziaren eta teknologiaren esparruetan berrikuntzak egiteari utzi barik. Horregatik, historia eta modernitatea uztartu behar nituen eleberri bat idazteari ekin nionean jakin nuen leku bakarra hautatu nezakeela hura girotzeko".
I secretly spent a lot of time in Spain over the last few years. This ORIGIN book trailer reveals why. https://t.co/L5QuAm4YJ4
— Dan Brown (@AuthorDanBrown) 27 de junio de 2017