Itxi

Literatura

Letren Bilboko jaialdia

Gao Xingjian eta Orhan Pamuk Nobel saridunak ere, Gutun Zurian

Erredakzioa

Herta Müller 2009ko Nobel sariduna Bilbon egongo zela jakina zen, eta gaur txinatar eta turkiar idazleak ere egongo direla iragarri dute. Martxoaren 27tik apirilaren 6ra arte izango da Gutun Zuria.

  • Orhan Pamuk. Argazkia: Efe.

    Orhan Pamuk. Argazkia: Efe.

Gutun Zuria Bilboko letren nazioarteko jaialdiak Nobel sariaren hiru irabazle ekarriko ditu Bilboko alondegira: Gao Xingjian (Literaturaren Nobel sariaren irabazlea 2000. urtean) eta Orhan Pamuk (2006) Herta Muller etorriko zen iragarpenak ireki zuen zerrendara batu dituzte antolatzaileek.

Juan Goitysolok, Claudio Magrisek, Ramon Saizarbitoriak eta beste askok ere parte hartuko dute jaialdian, martxoaren 27tik maiatzaren 6ra, "mugako kontakizunak" hizpide hartzeko.

Urtero bezala, Gutun Zuriak gaur egungo idazketa arloko ordezkari nagusiak bilduko ditu Bilbon. Aurten, erregimen totalitarioen kartzela fisiko eta buru barrukoez hitz egingo dute, baita biztanleria-mugimenduez ere, Europan herrialdeen mugak zeharkatzen dituztenez.

Zenbait gonbidatuk, hala nola, Lydia Cachok eta Sergio González Rodríguezek, Mexikoko mugetan emakumeen aurkako indarkeria nola bizi izan duten kontatuko dute, eta Juan Goytisolo, bestalde, erlijioen arteko gatazkez eta kulturen arteko talkez arituko da. Haien esperientziak desberdinen artean komunikatzeko eta elkar aberasteko bideak irudikatzeko balioko du.

Literatura, arlo guztietatik

Besteetan bezala, aurtengo Gutun Zurian ere egongo da esperimentazio artistiko hertsia, gaurkotasuneko eztabaidei eta hitza beste arte batzuekin, musikarekin eta dantzarekin kasu, harmonizatzen duten sormen-moldeei adi dagoen jaialdia izaki.

Jaialdia martxoaren 27an abiatuko da, Matxalen Bilbaoren 'Self' ikuskizunarekin. Halaber, musika izango dugu, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen eskutik: hain zuzen ere, 'Jainko txiki eta jostalari hura' aurkeztuko dute.

Zinema-arloan, Gao Xingjianen azken lanaren proiekzioa nabarmentzen da: 'Le deuil de la beauté' (Edertasunaren dolua). Eta apirila literaturaren eta liburuen hila denez, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 2) TPO konpainiaren 'Babayaga' lanarekin ospatuko dute, eta Liburuaren Nazioarteko Eguna, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzaren kontzertu berezi batekin.

Mugako kontakizunak

Gutun Zuria jaialdiaren edizio honetan, aldaera eta esanahi horiek guztiak aztertu nahi dituzte, euskal zein nazioarteko idazleen bitartez, denak ere ospe handikoak. Euren ahotsetik hitz egingo digute erregimen totalitarioetako kartzela fisiko eta mentalei buruz, populazioen mugimenduei buruz, Europako herrialdeetako lerroak zeharkatzen dituzten ibaiei buruz...

Era berean, gonbidatuek kontatuko dute nola bizi izan duten emakumeen kontrako indarkeria Mexikoko mugetan, erlijioen arteko gatazkak eta kulturen arteko talkak. Horien esperientziak pertsona desberdinen arteko komunikazio-bideak eta elkarren arteko aberastasun-bideak imajinatzeko balioko du.

Esperimentazio artistiko hutsa, beste edizio batzuetan bezala, Gutun Zuria jaialdiaren edizio honetan ere presente egongo da; izan ere, jaialdi honek adi jarraitzen ditu gaurkotasuneko eztabaidak, bai eta hitza beste arte batzuekin (esate baterako, musikarekin eta dantzarekin) harmonizatzen duten sorkuntza-motak ere. "Munduan hain maiz gertatzen den eta Mugako kontakizunak deitzea erabaki dugun fenomeno horretako pertsonaiak eta egoerak hurbiletik ezagutu nahi ditugu", azaldu dute antolatzaileek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Nobel sariak