Literatura

1 / 30 Hurrengoa
Ismail Kadaré albaniar idazlea hil da

Ismail Kadaré albaniar idazlea hil da

88 urte zituela hil da "Ametsen jauregia"ren eta beste hamarka eleberriren egilea. Totalitarismoen eta norbanakoaren arteko harremanean sakondu zuen fikzioan errealitateko gertakariak eta mitoak tartekatzen zituen idazleak.
Koldobika Jauregi: Harriaren abestia

Koldobika Jauregi: Harriaren abestia

Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela.

Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin.

 

Uda Lizar Begoñaren Benidormen

Uda Lizar Begoñaren Benidormen

Udako hiru hilabeteak Benidormen pasatuko ditu Lizar Begoñaren nobelako protagonistetako batek. Han kiosko batean lanean. Bizitza darama han beste protagonistak. Biak 'Mundu zitalaren kontra'.
Bizitzako dardarak poemetan

Bizitzako dardarak poemetan

Itxaro Bordak "Itzalen tektonika" poesia liburuan sentipenen erreplikak eta bizipenen tolesturak azaleratu ditu
Zinzindurrunkarratz 

Zinzindurrunkarratz 

Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak. 

Presbiziaren eta poesiaren onurak bistaratuta

Presbiziaren eta poesiaren onurak bistaratuta

Edu Zelaietak adinak ekarritako ikuspegitik "Presbiziak lagundu omen digu" poema liburua kaleratu du.
Luis Garde, hesolaz barrutik, poemak ereiten

Luis Garde, hesolaz barrutik, poemak ereiten

Luis Garde "Pauso galduen hotsa" poema liburuan aita-alaben arteko harremanaz ari da landa giroan kokatuta.
2040ko lehendakariaren alabaz

2040ko lehendakariaren alabaz

2040ko Euskal Herria bildu du 'Lehendakariaren alaba' eleberrian Iñaki Petxarromanek. Lehendakaria erbesteratuta Baionan bizi da. Euskal Herria biztanle kopurua bikoiztuta, klima aldaketaren ondorioz penintsulatik milaka herritar iritsi ondoren.
'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa

'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa

'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egin du Jon Benitok. Zarauzko Garoa liburu dendak antolatuta eskaini zuen saioa, liburu dendan bertan. Bi urte dira liburua atera zela, egin du bere bidea, ondo egin ere, eta lagun arteko despedida on bat merezi zuen.

Andrazko idazle euskaldun zaharraren aldarri poetikoa

Andrazko idazle euskaldun zaharraren aldarri poetikoa

Yolanda Arrietak eraiki du hitzez etxe propioa: 'Etxe bat norberarena' Andrazko idazleaz ari da eraikuntza sailkagaitzean.
Zaurien eta itsasoaren gesala poemetan

Zaurien eta itsasoaren gesala poemetan

Oihane Jakak "Itsaso amniotikoa" liburuan itsaso anitzez zipriztindutako poemak kaleratu ditu.
Pako Aristi: Uztapidek bere garaiari kantatu zion; Xalbadorrek, aldiz, etorkizunari

Pako Aristi: "Uztapidek bere garaiari kantatu zion; Xalbadorrek, aldiz, etorkizunari"

"Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi" liburua ondu du Aristik, Zestoako eta Urepelgo bertsolarien biografiak txirikordatuz.
Kirmen Uribek eta Antigua Urbieta idazlearen amak hasi dute ''Bilbao-New York-Bilbao''ren irakurketa jarraitua

Kirmen Uribek eta Antigua Urbieta idazlearen amak hasi dute ''Bilbao-New York-Bilbao''ren irakurketa jarraitua

Kirmen Uriberentzat ohorea izan da Bilbo Zaharrak antolatzen duen irakurraldi jarraituan bere eleberri bat irakurtzea; amarentzat, ederra baina zaila izan da bera protagonista duen pasarte bati ahotsa jartzea.

Pako Aristik liburu batera ekarri du Xalbadorren eta Uztapideren arteko adiskidetasuna

Pako Aristik liburu batera ekarri du Xalbadorren eta Uztapideren arteko adiskidetasuna

"Uztapide eta Xalbador" liburuan (Erein, 2024), euskal kulturaren bi erreferenteri begiratzen zaie, Urepele eta Zestoa beren jaioterriak senidetu izana dela kari.

Lanbroaz

Lanbroaz

'Lanbroa' da Pello Lizarralderen nobela berria. Lanbropean egindako bidaia behartu baten oroitzapen lanbrotuak, bi protagonisten ahotan.
''Mo'' eleberri grafikoa argitaratu dute, ''Behi euskaldun baten memoriak'' komikira ekarrita

''Mo'' eleberri grafikoa argitaratu dute, ''Behi euskaldun baten memoriak'' komikira ekarrita

Bernardo Atxagak 1991n argitaratutako eleberrian oinarrituta, Pello Varelak gidoia idatzi eta Juan Suarezek marrazkiak egin ditu. Pamiela etxeak argitaratu du.

Saturrarango presoak gogoan

Saturrarango presoak gogoan

Mikel Etxaburuk "Manttalingo alaba" poesia liburua kaleratu du presondegia izandako tokian hitzak bilatuta.
Patri Urkizu: ''Ez dute esaterik izango ez dagoela euskal teatrorik edo bertso zaharrik''

Patri Urkizu: ''Ez dute esaterik izango ez dagoela euskal teatrorik edo bertso zaharrik''

Idazle eta ikertzaileak Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso du gaur. Poesia, narrazio eta saiakera ugari idatzi du, horietako asko euskal antzerkigintzari eta bertsolaritzari buruz.

Internet eta gero, zer sorkuntza?

Internet eta gero, zer sorkuntza?

Eric Dicharryren obra berria "Post internet" da, besteak beste, sorkuntza gutxiko idazketaz ari da.
Unai Elorriaga idazleak ''Francesco Pasqualeren bosgarren arima'' eleberria kaleratu du

Unai Elorriaga idazleak ''Francesco Pasqualeren bosgarren arima'' eleberria kaleratu du

Getxoztar idazlearen zazpigarren nobela (Susa, 2024) "XIX. mendeko Europa mendebalderaren giza mapa bat" da.

Karmele Jaiok eta Lorenzo Silvak Zilarrezko Luma jaso dute Bilboko Liburu Azokan

Karmele Jaiok eta Lorenzo Silvak Zilarrezko Luma jaso dute Bilboko Liburu Azokan

Esker onez jaso dute bi idazleok Bilboko Liburu Azokaren saria.

Arantzazuko Brebiarioa

Arantzazuko Brebiarioa

Arantzazuko Basilikako lanak hasi zirenetik ia 75 urte igaro direnean, XXI. mendearen erdialdera bidean, oraindik ere, Euskal Herriko Andremariar Santutegirik garrantzizkoena da, eta otoitzerako nahiz naturarekin eta kulturarekin adiskidetzeko eta topatzeko lekua da.

Baionan mende berrian, hiri eta lagunarte berria

Baionan mende berrian, hiri eta lagunarte berria

Bea Salaberrik "Mesfida zaitez" eleberrian Baionako giroa bi garaitan jaso du: 2000. urte inguruan eta hamabost urte geroago.
Juan Kruz Igerabide: Haur bati poema bat irakurtzea edo ipuin bat kontatzea maitasun ekintza bat da

Juan Kruz Igerabide: "Haur bati poema bat irakurtzea edo ipuin bat kontatzea maitasun ekintza bat da"

"Begi bat Kokotean" haur eta gazteentzat autobiografia argitaratu du Juan Kruz Igerabidek eta idazlearen ibilbidea eta bere biografia errepasatu dugu Faktorian egilearekin berarekin.
Pello Lizarralde: Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude

Pello Lizarralde: "Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude"

Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.   
Bizia irakasten

Bizia irakasten

Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez.

San Karlosen santu bizitzaz ez naiz ondo akordatzen

San Karlosen santu bizitzaz ez naiz ondo akordatzen

'Ez naiz ondo akordatzen' Karlos Linazasororen lan berria da. Barruan autohagiografia bat 101 ataletan. Gehiago zituen.
Literaturia, euskal literaturaren egiara begira

Literaturia, euskal literaturaren egiara begira

Literatura jaialdia maiatzaren 24tik 26ra egingo dute, Zarautzen. (b)egia da aurtengo leloa, eta, ohi bezala, liburu aurkezpenak, azoka eta ikuskizunak izango dira publikoaren gozagai. Booktegi plataforma digitala omenduko dute.
Arrabioen gerra Koro Navarroren hitzez

Arrabioen gerra Koro Navarroren hitzez

Karel Capek idazle txekiarrak 1936an argitaratu zuen 'Arrabioen gerra'. Koro Navarrok idatzi du euskaraz.
Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda idazlea "Biba Zuek!" saioan izan da 'Itzalen tektonika' poesia liburuaz, bere idazkeraz eta bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, duela 50 urte lehen artikulua idatzi zuenetik idazteari esker bere bizitza biderkatu egin da, asko eman dio.

Amaia Apalauza itzultzaileak irabazi du (H)ilbeltza beka

Amaia Apalauza itzultzaileak irabazi du (H)ilbeltza beka

Literatura beltzaren Baztango jaialdiaren sariari esker, "Guillem"  Núria Cadenes katalanaren liburua euskaratuko du iruindar itzultzaileak.
Mezua boteilan dagokionari iritsiko zaiolakoan

Mezua boteilan dagokionari iritsiko zaiolakoan

Idoia Garzesek "Dei galdu bat" eleberrian Itsasoren eta Aminataren bizimoduak lotu ditu nerabezarotik heldutasunerako bidean.
Errobiren lekukotasuna 

Errobiren lekukotasuna 

Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute.

Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria, Bichta éder eleberriagatik

Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Bichta éder" eleberriagatik

Ekain hasieran emango dio saria irakurzaleen elkarteak baionar idazleari. "Maitasun kapitala" Karmele Jaioren liburua zen beste finalista.
Airemortuak denboraren lekuko

Airemortuak denboraren lekuko

Gorka Salcesek "Airemortuk" poema liburua kaleratu du denboraren joanaz eta zuhaitz genealogikoan betetako tokiaren ikuspegiaz.
Independentzien eguzkiak Aiora Jakaren argibidez

Independentzien eguzkiak Aiora Jakaren argibidez

Afrikako herrialdeen independentziaren ondorioz malinke herriak bizitako krisi sozialaren parodia da 'Independentzien eguzkiak'. Ahmadou Kouromak malinkeraz pentsatu eta frantsesez idatzitako lehendabiziko eleberria
Jasone Osoro: Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
Miren Agur Meaberen itzulerak

Miren Agur Meaberen itzulerak

'Itzulerak' amaren jaioterrira itzuli den familia baten historia da. Eta hamaseigarren menderako bidea ahalbidetzen duen haritz bati buruzkoa. Eta mende batetik besterako itzulia egingo duten pertsonaiena. 'Desberdina' omen da eleberri hau. Hala esan izan dio Meaberi irakurleren batek
Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan

Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan

"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.

Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin.

1 / 30 Hurrengoa

Literatura bloga

  • 'Uhinetan idatzia'

    'Uhinetan idatzia'

    Hitzen eta letren unibertsoan murgilduko dira Jose Luis Padron eta Felipe Juaristi idazleak blog berri honetan.

Tweets