Euskara
Pastorala
"Sibastarrak" pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
EITB-ko Euskara Zerbitzua
"Sibastarrak" 2023ko uztailaren 30ean eta abuztuaren 4an eta 6an antzeztu zuten Urdiñarbeko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik.
-
"Sibastarrak" pastorala
Sibastarrak 2023ko uztailaren 30ean eta abuztuaren 4an eta 6an antzeztu zuten Urdiñarbeko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta euskara batuko bertsioekin, hemen aurki daiteke:
Pastoralaren testua Maritxu Negueloua urdiñarbetarrak ondu du, Jean eta Madalena Jauregiberri neba-arreba euskaltzaleak gaitzat hartuta. Nagueloua pastoral-idazle berria da, emakumea eta oso gaztea, azkenaldian pastoralean igartzen den berrikuntza-bideari jarraiturik. Hamar bat urte dira emakumeak pastoralgile ari direla, ekoizpen oparoarekin, eta urte gehiago errejent (zuzendari) dihardutela.
Madalena Jauregiberri 2000. urteko sujeta (gaia) izan zen Eskiulako pastoralean, baina, Jean-Louis Davant zuberotar idazle eta euskaltzainak nabarmendu bezala, Sibasia etxeko Jauregiberri familiak orokorki omenaldia merezi zuen XX. mendean euskararen eta euskal jendearen alde osatu zuen ibilbide ederragatik. Sibastarrek euren ibilbidean ezaguturiko zenbait pertsona eta talde ere pastoraletako sujet izan dira aurreko urteetan, hala nola Telesforo Monzon, Pierra Lhande edo Xiberoko makia.