Itxi

Euskara

Hiztegia

Azkuek 1906an argitaratutako hiztegia, Sarean erabilgarri

N. V. | EITB Media

Aurten Bai fundazioak "Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia" Resurreción María de Azkuek 1906an ondutako hiztegia digitalizatu du.

  • "Diccionario Vasco-Español-Francés" Azkueren lana, sarean

    "Diccionario Vasco-Español-Francés" Azkueren lana, sarean

Sarean erabilgarri dago gaurdanik, Aurten Bai fundazioaren ekinez, "Diccionario Vasco-Español-Francés" Resurrección María de Azkue hizkuntzalari, ikertzaile, apaiz, idazle, euskaltzainburu eta musikologoak 1906an argitaratu zuen hiztegia.

Fundazioa 1988tik ari da "euskararen normalizazioaren alde lanean", eta, bide horretan, "funtsezkoa" irizten diote Interneten eta sare sozialetan euskararen presentzia bermatzeari. Ekinbide horretan, beste urrats bat da hiztegiaren on-line bertsio hau.

Euskarazko hitzak grafia modernoz eta Azkueren grafia erabiliz bila daitezke, eta emaitzak frantsesez, gaztelaniaz edo bietara eskaintzen dira.

Hiztegiak zazpi euskalki, 302 herritako euskara eta 76 egileren aipuak ditu oinarri.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura