Itxi

Euskara

Euskaraldia

Eneko Sagardoy eta Pedro Miguel Etxenike, Euskaraldiaren 'lehen hamaikakoan'

Agentziak | Erredakzioa

Euskal gizartearen hamaika ordezkari “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” euskararen aktibazioa sustatzeko dinamikaren erreferentzia izango dira.

  • Euskaraldiaren lehen hamaikakoko kideak, Bilbon

    Euskaraldiaren lehen hamaikakoko kideak, Bilbon

Alex Txikon, Toti Martínez de Lezea, Eneko Sagardoy, Pedro Miguel Etxenike, Mikel Arrasate, Arianne Unamuno, Zuriñe Gil, Dani Álvarez, La Basu, Aretz Igiñiz, eta Cris Lizarraga. Pertsonaia horiek osatzen dute 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ariketa sozialaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera hazteko ariketa egingo dute ekimenean parte hartzen dutenek.

'Hamaikakoa' hamaika laguneko taldea da, modu pertsonalean eta borondatez 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ekimenean parte hartzea erabaki dutenak "belarriprest eta ahobizi rolen bitartez". Euskal Herriko hamaikakoa osatzen duten kideek "euskararen erabilera bultzatzeko babes urratsa ematea erabaki dute".

Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarrek parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatu beharko dituzte.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera hazteko ariketa egingo dute Euskaraldian parte hartzen dutenek. Horretarako, ahobizi edo belarriprest gisa eman ahalko dute izena udazkenean.

Beraz, parte hartzeak ariketa egitea esan nahiko du, "praktikatzea edo euskara erabiltzea bi modutara egin ahalko delarik". Herritar bakoitzak erabakiko du nola hartu nahi duen parte ekimenean.