Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduak 5-9

Ahotsenea guneak 70 kontzertu eta 42 solasaldi hartuko ditu Durangoko Azokan

eitb.eus

Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Katixa Agirre eta Edorta Jimenez idazleak eta Gatibu, Hesian, Izaki Gardenak eta Xabi Bandini talde eta musikariak arituko dira, besteak beste.

  • Berri Txarrak Ahotsenea gunean, 2017an

    Berri Txarrak Ahotsenea gunean, 2017an

Ahotsenea ez da geldituko abenduaren 5etik 9ra, 11:00etatik 20:00etara, ez solasaldien gunean ezta zuzenekoen karpan ere. 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira bertan.

Solasaldien gunean, makina bat idazlek hartuko dute hitza: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa - Erein, Oier - Erein), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa - Susa, Mecanografiak - Txalaparta), Katixa Agirre (Amek ez dute idazten - Elkar), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea - Susa), Pako Aristi (Rosa itzuli da - Erein), Idurre Eskisabel (Goseak janak - Susa), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua - Txalaparta), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak - Elkar) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan…

Gainera, komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean.

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira agertokietara: Gatibu, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi, Leihotikan…