Durangoko Azoka
Garraio publikoa
Doako autobus zerbitzua, Iurretako aparkalekuetatik Durangoko Azokara
Erredakzioa
Euskotrenek ere zerbitzu berezia eskainiko du Azokara hurbiltzeko, egunez eta abenduaren 3ko eta 6ko gauetan.
-
Doako autobus zerbitzua izango da Iurretatik Durangoko Azokara. Argazkia: Durangoko Azoka
Azoka egunetan aparkatzeko erraztasunak emateko asmoz, bigarren urtez Durangoko Azokak doako autobus-zerbitzua martxan jarriko du Landako Gunea eta Iurretako aparkalekuak lotuz.
Durangoko Azokaren antolatzaileek azaldu dutenez, autobusa abenduaren 2tik 6ra arte hartu ahal izango da, 10:30etik 20:30ak arte. Ordutegi jarraitua izango du, hau da, autobusa uneoro ibiliko da joan-etorrian (gehienez jota, beraz, 15 minutu itxaron beharko da autobusa hartzeko).
Iurretako Arriaundi Industrialdearen eta Landako Gunearen artean, autobusak hainbat geltoki izango ditu:
- Caldereria Anboto aurrean, Arriaundi Industrialdearen barruan (Iurreta).
- Berezi parkearen aurrean, Arriaundi Industrialdearen barruan (Iurreta).
- Asimair enpresaren aurrean, Ertzaintzara igotzeko biribilgunearen alboan (Iurreta).
- Lidl supermerkatuaren atzean.
- Iurretako peaje alboko aparkalekuan, suhiltzaileen alboan.
- Landako Gunearen aurrean.
Zerbitzu honen bidez, antolatzaileek, Azoka bisitatzeko ahalik eta erraztasun gehien eman nahi dizkie herritarrei, Durangoko bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortuta.
Bestalde, Iurretako Udalak jaietarako egokitutako lurzorua ere erabili ahal izango da aparkatzeko, Aita San Migel plaza inguruan. Landakotik hurbil dagoenez, Azokako autobusa ez da bertara hurbilduko.
Horrez gain, Durangoko Azoka iraun bitartean Euskotrenek bere tren-zerbitzua indartuko du Bilbo eta Durango artean, egunean zehar zein gauez (abenduaren 3an eta 6an). Abenduaren 3, 4 eta 6ko arratsaldeetan, adibidez, trenak ordu erdiro irtengo dira Durangotik.