Itxi

Durangoko Azoka

Abenduak 2-6

Durangoko Azokako guneetan parte hartzeko aukera, zabalik

eitb.eus

Sortzaileek beren lana Durangoko 51. Azokako Areto Nagusian, Azoka TBn, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@-n, Saguganbaran, Plateruenan eta Szenatokian erakusteko proposamenak egin ditzakete.

Aurten, abenduaren 2tik 6ra, 51. edizioa ospatuko duen Durangoko Azokak gune ezberdinetan izena emateko epea zabalduko du astearte honetan, urriaren 4an, eta zabalik egongo da urriaren 16ra arte. Zortzi gunek osatuko dute Durangoko Azoka, bakoitza bere egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB.

Antolatzaileek azaldu dutenez, proposamenak Azokara bidaltzeko bidea Azokaren webgunea da. Parte-hartzaileek bertan ikusiko duten moduan, aldez aurretik erregistratu, eta hainbat urratsi jarraitu beharko diete proposamena bidaltzeko.

Ahotsenea

Ahotsenea gunearen kasuan, nolanahi ere, gainerako guneetan ez bezala, proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira, helbide honetara: info@ahotsenea.net.

Literatura eta musika lanen zuzeneko aurkezpenak hartzen dituen karpan izena emateko baldintza bakarra aurkeztuko den lana euskaraz sortua eta 2016an kaleratutakoa izatea da.

Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokaren baitan dauden gune guztietan, hala nola kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak eta antzezlanak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka