Durangoko Azokaren 15.000 euroko saria jasoko duen lanak "Euskara Jendea" izango du gaitzat eta Durangoko Arte eta Historia Museoan edo-eta museo inguruan egiteko aproposa izan beharko du.
Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.
18:00etan itxi ditu ateak Landako Guneak. Erakusmahaietako langileek txaloz agurtu dute elkar, dena bildu eta txukuntzen hasi aurretik. Antolatzaileek zein azokako partaideak gustura daude salmentekin. Denetarik eta ondo saldu dela nabarmendu dute.
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.
Durangoko Azokan egin den "Kultur giltzak" ekimenarekin bat egin dute hainbat kultur eragilek, eta Sareren "Konponbiderako giltzak" manifestua babestu dute.
Marramiau taldeko Uxue Bereziartua, Miren Bereziartua eta Ihintza Iriarte dira proiektuaren egileak. Urte bete barrurako 10 minutu inguruko 6 ataletatako animazio seriea osatzea da euren asmoa.
"Argizagi" haurrentzako animaziozko serieak irabazi du Durangoko Azokaren Sormen Beka. Egileek urtebete eta 15.000 euroko laguntza izango dute proiektua gauzatzeko.
Datorren urteko Durangoko Azokan egongo da ikusgai Marramiau Sorkuntza Taldearen proiektua. 5 eta 10 minutu arteko bospasei ataleko sorta bat izango da, haurrei zuzendua.
Durangoko Sormen bekak ate asko zabaldu dizkiola onartu du Urrestik, bereziki, dirulaguntzak lortzeko garaian. Diru gehiago lortuz lan taldea handitu ahal izan dute eta horrek asko aberastu die sorkuntza prozesua.
Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".
Hona hemen "Mihiluze" lehiaketak Durangoko Azoka dela eta egin duen saio bereziaren unerik onenak. Lide Hernando, Jon Maia eta Asisko Urmeneta izan dira saioko lehiakiderik maitatuenei laguntzen.
Ibilbide profesional luzea izan da Iruñeko Goñi anaiena. Gor diskoetxea sortu aurretik, Soinua eta Oihuka etxeetan aritu ziren lanean. Orain, erretiroa hartu ostean, Durangoko Azokaren omenaldia jaso dute. Antonio eta Marinorekin izan gara.
Markos Gimeno artista polifazetikoa izan zen. Milaka palindromo sortu zituen, eta musikagintzan eta antzerkian ere ibili zen. Joseba Sarrionandiak Ermuko sortzaile handi horren ekarpena nabarmentzeko liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, eta harekin izan gara.
Durangoko Azokaren lehen egunak jendetza bildu du Landako Gunean 58. edizioak atzo ireki zituen ateak eta abenduaren 10era arte 950 nobedade eta dozenaka ekitaldi ikusteko aukera dago. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira gaur azoka.
Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.
Yogurinha Borovak umeenak dantzan jarri ditu Ahotsenean, Amona Mola diskoko abestiekin. Artistarekin batera, Albina Stardust eta Xarma Leone izan dira agertokian.
Donostiar taldeak "Åben Cirkel" bere hirugarren diskoa aurkeztu du gaur Durangoko Azokan, eguneko lehen kontzertuan. Gozatu "Galdu duenari" kantuaren interpretazioa.
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak. Modan dauden joerak izango ditu 58. Azokak. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
10:30ean ireki dituzte Landako Guneko ateak. Gaurtik igandera, euskal kulturak "amets egiteko espazio bizia" izango du Durangoko 58. Azokan, sormenaren fantasiaz gozatu nahi duten guztien eskura.
Lau ataleko dokumentala egin du EITBk Gure Zirkuaren barruak erakusteko. Bi hilabetez, elkarbizitzan aritu dira zirkuko artistak eta Euskal Telebistako langileak. Dokumentalaren aurreneko atala Durangoko Azokan izan da ikusgai, eta telebistan urtarrilaren hasieran estreinatuko da.
PRIMERAN streaming plataformaren eta WhatsApp Orain zerbitzuaren berri emango du EITBk Durangora hurbiltzen direnei; "Gure Zirkua" saioa aurkeztuko du eta "Irabazi Arte!" eta "Go!azen" telesailetako aktoreekin argazkiak antolatu ditu. Halaber, zuzenean emango ditu Ahotseneako kontzertuak.
58. Durangoko Azoka asteazkenean inauguratuko da, 950 nobedaderekin eta egile eta musikari askoren presentziarekin. Landakok 10:30ean irekiko ditu ateak, eta aurten, berrikuntza gisa, jende guztiarentzat izango da irekiera eta gazteei ostegun goiza eskainiko zaie.
Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearen koordinatzaileak esan du "guztia antolatuta" dutela asteazkenean, 10:00etan, 58. edizioaren ateak irekitzeko.
Gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan baDA!bil podcastaren hirugarren atalerako. Izaro Andres musikari mallabiarra, Aner Euzkitze zarauztarra eta Lide Hernando musikari eta idazlea.