Bertsolaritza
Sarrerak, abenduaren 16an
Bertso Eguna urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan
N. V. | EITB Media
Sarrerak abenduaren 16an jarriko dituzte salgai. Azken urteotan bezala, lurraldez aldatuko dute hitzordua.
2025eko Bertso Eguna Lesakan izango da, urtarrilaren 25ean. Bertsozale Elkarteak aurreratu du egun osoko plana prestatzen ari dela, eta abenduaren 16an, sarrerak salgai jartzearekin bat, emango dituzte egitarauaren inguruko zertzelada gehiago.
Bertso Eguna 1995etik antolatzen da, eta 1968an antolatzen hasi zen Bertsolari Egunaren ondorengoa da. 2018an Donostia utzi, eta herrialdez herrialde mugitzen hasi zen.