Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasiko da, Urretxun

N. V. | EITB Media

Finala abenduaren 14an izango da, Donostian, lllunben. 16 saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Beñat Gaztelumendik irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019an

    Beñat Gaztelumendik irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasiko da, Urretxun. Guztira, 48 bertsolari lehiatuko dira, 16 saiotan (zazpi final zortziren, bost final laurden, hiru finalerdi eta finala); horietatik 34k udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean lortu zuten txartela, eta gainerako 14ek duela bost urteko txapelketan.

Bost urteko hutsunearen ondoren heldu da txapelketa (lau urtean behin izaten da, baina pandemia izan zen tartean), urteurren berezian. 50 urte dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zela, eta gogoan izango dute efemeridea. 

Saio guztietako sarrerak salgai daude.