Bertsolaritza
Urtarrilak 27
Bertso Eguna, larunbatean Gernika-Lumon
N. V. | EITB Media
10:30etik ordu txikietara arte gozatuko dute bertsozaleek programazioaz. Oholtza gainean, saio nagusian, Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saio Alkaiza.
-
Etxahun Lekue bertsolariak parte hartuko du, besteak beste, eguneko bertso saio nagusian
Bertso Egunaren aurtengo edizioa larunbatean, urtarrilak 27, egingo dute, Gernika-Lumon, eta Bertsozale Elkarteak eta Lilibertso bertso eskolak dena dute prest hitzordu horretarako.
Eguneko lehen hitzorduan 10:30era dago jarrita, Muxikan, Ariatzan. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak, eta hainbat bertso eskolak tabernaz taberna ibiliko dira publikoaren gidari.
Bazkaria 15:00etan izango da, Astran, eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia. 35 euroren truke lor daitezke bazkarirako eta jaialdirako balio duten sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.
Hasiera batean kantatu behar zuen Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina arituko da, eta gainerakoan, aurreikusi bezala, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan.
Gai emaile Aitor Etxebarriazarraga eta Idoia Anzorandia izango dira. Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, DJ Bullen eskutik.