Itxi

Bertsolaritza

BERTSOLARITZA

Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta argitu da Nafarroako Txapelketa jokatuko duen zortzikotea

EITB MEDIA

Hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.

  • Joanes Illarregi gaur Lesakako oholtzan. Argazkia: Bertsozale Elkartea

    Joanes Illarregi gaur Lesakako oholtzan. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Joanes Illarregik irabazi du igande honetan Lesakan jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurreko saioa, eta, azken saio horretan izandako puntuazioak eskutan, argitu da zein zortzi bertsolarik jokatuko duten Nafarroako Bertsolari Txapelketa abenduaren 2an, Iruñean.
 
Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles nor baino nor gehiago arituko dira egun horretan, Anaitasuna kiroldegian.
 
Honela gerau da, zehazki, Lesakako saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (525,5 puntu)
2. Eneko Lazkoz Martinez (521,5)
3. Josu Sanjurjo Alzuri (492,5)
4. Eki Mateorena Zozaia (458)
5. Mikel Lasarte Cia (453,5)
6. Beñat Astiz Isasi (401)

Lesakako puntuazioak zein Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetakoak ikusita, hauek dira finalistak:

1. Saioa Alkaiza Guallar
2. Julio Soto Ezkurdia
3. Joanes Illarregi Marzol
4. Xabat Illarregi Marzol
5. Eneko Lazkoz Martinez
6. Josu Sanjurjo Alzuri
7. Saats Karasatorre Martinez
8. Sarai Robles Vitas

Saioa Alkaiza iruindarrak irabazi zuen txapela 2021eko lehian, eta orduan lortutako markari eusten saiatuko da.