Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia

Haritz Mujikak ere Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako txartela lortu du

N. V. | EITB Media

Gasteizen jokatutako saioan nagusitu da gipuzkoarra, Miren Artetxeren eta Iban Urdangarinen aurretik. Donibane Garazin kantatuko du, horrenbestez, urriaren 29an.

  • Haritz Mujika. Argazkilaria: Gari Garaialde; Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

    Haritz Mujika. Argazkilaria: Gari Garaialde; Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Haritz Mujika nagusitu zen atzo, igandearekin, Gasteizen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasearen laugarren saioan, 695,5 punturekin.

650 lagun batu ziren Europa Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan, sei bertsolari hauen lanari adi: Manex Agirre Arriolabengoa, Iban Urdangarin Lardizabal, Miren Artetxe Sarasola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Haritz Mujika Lasa. 

Haritz Mujikak bildu zituen puntu gehien, Miren Artetxeren (670), Iban Urdangarinen ( 660,5), Xabat Galletebeitiaren (655,5), Amaia Iturriotzen (648) eta Manex Agirreren (573,5) aurretik. Horrenbestez, Donibane Garazin kantatuko du Mujikak urriaren 29an, eta beste bost bertsolariek zain egon beharko dute finalaurrekoetan nork kantatuko duen jakiteko.

Datorren asteburuan, beste bi saio

Lehen faseko azken bi saioak hurrengo asteburuan jokatuko dira Donostian eta Lizarran, 17:00etatik aurrera.