Itxi

Bertsolaritza

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Nerea Ibarzabal izan da garaile Gotaine-Irabarneko bertso saioan

EITB MEDIA

Zuberoako herrian izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren saioa. Bertan, Nerea Ibarzabalek 738 puntu lortu ditu. Gaur izango da hurrengo saioa, Gasteizen, 17:00etatik aurrera.

  • Larunbateko saioa. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Larunbateko saioa. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Gotaine-Irabarneko bertso saioa, eta beraz, Irungo finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 5an, Sustrai Colina eta beste sailkatuekin batera.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren saioa izan zen bart arratsaldean herri zuberotarrarean, 650 lagunen beroan.

Bertan oholtzara igo dira Nerea Ibarzabal irabazlea, Eneko Lazkoz, Patxi Iriart, Oihana Iguaran, Julio Soto eta Ane Labaka.

Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 738 puntu. Haren atzetik sailkatu dira Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5).

Txapelketako hurrengo saioa gaur izango da Gasteizen, Europa Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan, 17:00etan.