Bertsolaritza
Finala, ekainaren 11n
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da
N. V. | EITB Media
Urtarrilean hasi behar zen Arabako norgehiagoka, baina covid-19aren inguruko guztiek atzerarazi zuten. Finala ekainaren 11n jokatuk da, Gasteizen.
-
Iñaki Viñaspre Arabako Bertsolari Txapelketaren irabazlea 2019an
Arabako Bertsolari Txapelketaren 15. edizioa apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion. Finala ekainaren 11n izango da, Gasteizen, Bertsozale Elkarteak iragarri duenez.
Urtarrilean zen hastekoa 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, baina atzeratu egin zuten, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela-eta.
Txapelketa, bada, martxoaren 19an aurkeztu, eta apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion, eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen.
Lau fasetan banatuko da lehia: final zortzirenak, 30 bertsolarirekin; final laurdenak, 18rekin; finalerdiak, 12rekin; eta finala seirekin.