Bertsolaritza
Osasun egoeraren ondorioz
Hazparneko Bertso Eguna maiatzera 22ra atzeratu dute
N. V. | EITB Media
Maiatzaren 22ra atzeratu dute urtarrilaren 30ean egin behar zuten saioa. Iruñeko eta Getariako Bertso Egunen hitzorduari eutsi egin diote oraingoz.
-
2019ko Bertso Eguna. Argazkia: XDZ (Bertsozale Elkartea)
Hazparnen urtarrilaren 30erako iragarrita zegoen Bertso Eguna maiatzaren 22ra arte atzeratuko dutela iragarri du Bertsozale Elkarteak, Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa baita bertso saiorik egitea.
Sarrera erosita dutenei dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko diete txartela. Mendeala gelan izango da Bertso Eguna, 17:00etatik aurrera.
Otsailaren 13an Iruñeko Gayarren izango da, horrenbestez, lehen Bertso Eguna: Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira ariko dira kantuan
Getariako Balenciaga museoak hartuko du martxoaren 27koa; Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.