Bertsolaritza
2020ko Bertsolari Txapelketa
Xilaba irailaren 19an hasi eta azaroaren 21ean bukatuko da
eitb.eus
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute gaur antolatzaileek.
-
Covid-19aren aurrean, neurriak hartuko dituzte emanaldietan
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2020ko Bertsolari Txapelketa irailaren 19an Hiriburuko La Perle aretoan hasi, eta azaroaren 21ean bukatuko da, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan finala jokatuta.
Antolatzaileek gaurko aurkezpenean nabarmendu dutenez, gazte gehiagok eta neska gehiagok hartuko dute parte aurtengo txapelketan, eta hainbat bertsolari bueltan izango dira Xilaban.
Saioak lurralde osoan izango dira, Hiriburu, Ainhoa, Larzabale, Bokale, Sohüta, Izpura eta Bardozen, estaerako, eta finala Donibane Lohizunen jokatuko da, “aldaketa maila guzietan egiteagatik”, txapelketaren arduradunen hitzetan.
covid-19a dela eta, jendeari maskarekin eta ohi baino goizago bertaratzeko eskatu diote.