Bertsolaritza
Bertsolari Txapelketa Nagusia
Etxahun Lekue garaile, Tolosako azken final laurdenean
E.J | EITB.EUS
Lekuerekin batera, Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak lortu dute finalerdietan sartzea. Guztira, 18 bertsolari arituko dira hurrengo fasean, datozen urriaren 28an Bastidan jokatuko den saiotik hasita.
1.250 lagunen aurrean jokatu zen atzo, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken final laurdena, Tolosan. Etxahun Lekue izan zen onena, 673 puntu eskuratuz, eta zuzenean finalerdietara pasatu zen, Maddalen Arzallus eta Jon Maiarekin batera. Hauek izan ziren bertsolari guztien puntuazioak, hurrenez hurren:
1- Etxahun Lekue 673 puntu
2- Maddalen Arzallus 670 puntu
3- Jon Maia 662,5 puntu
4- Beñat Lizaso 646,5 puntu
5- Xabat Galletebeitia 636 puntu
6- Eneko Lazkoz 607 puntu
Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu ziren epaile lanetan, eta Nerea Goñik eta Joxe Mari Altunak egin zituzten idazkari lanak
Finalaurrekoetarako 18 sailkatuak
Behin final laurdenak amaituta, hauek dira finalaurrekoetarako sailakatu diren 18 bertsolariak, puntuazio handienetik txikienera:
1- Oihana Iguaran
2- Alaia Martin
3- Miren Amuriza
4- Nerea Ibarzabal
5- Agin Laburu
6- Iñaki Apalategi
7- Julio Soto
8- Unai Agirre
9- Jon Martin
10- Etxahun Lekue
11- Maddalen Arzallus
12- Nerea Elustondo
13- Jon Maia
14- Jone Uria
15- Nahikari Gabilondo
16- Miren Artetxe
17- Beñat Iguaran
18- Aimar Karrika
Hauei guztiei duela lau urte finalista izan ziren sei bertsolari batuko zaizkie: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
Lau saiotan jokatuko dira finalaurreko horiek: Urriaren 28an Bastidan, azaroaren 1ean Irunen, azaroaren 4ean Maulen eta azaroaren 12an Durangon. Bertsozale.eus webgunean kontsulta daitezke saio bakoitzaren ordutegiak eta egongo diren bertsolariak.
Bestalde, gaurko 'Hitzetik Hortzera' saioak Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak eskainiko ditu 15:00etik aurrera, ETB1en.