Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa nagusia

Miren Amurizak lortu du Zallan finalaurrekoetarako txartela

EiTB.EUS

Berriztarrak 700,5 puntu eskuratu ditu, eta Durangoko saioan abestuko du azaroaren 12an.

1:03

Miren Amurizak irabazi du larunbat honetan Zallako saioa, eta finalaurrekoetan abesteko zuzeneko txartela lortu du; hain zuzen, Durangoko saioan abestuko du azaroaren 12an. Berriztarrak 700,5 puntu eskuratu ditu.

Gaurko saioa Zallako Mimetiz pilotalekuan izan da, eta 650 bertsolaze inguru elkartu dira, laugarren final laurdena jarraitzeko. Idoia Anzorandiak gidatu du, eta oholtza gainean honako hauek izan dira: Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihane Perea eta Odei Barroso, zozketak erabakitako ordenean.

Zallako saioaren sailkapen osoa

Miren Amuriza: 700,5 puntu

Jone Uria: 662 puntu

Odei Barroso: 650 puntu

Onintza Enbeita: 640,5 puntu

Eneko Abasolo "Abarkas": 615,5 puntu

Oihane Perea: 591,5 puntu

Hurrengo saioa igande honetan bertan, Zumaiako Aitzurin, izango da, 17:00etatik aurrera. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal izango dira oholtzara igoko direnak. Marta Ugartek egingo ditu aurkezle-lanak.